Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Aitzol Iriondo Iartza euskal presoa Lannemezango espetxetik (Okzitania, 290 kilometrora) Martutenera (Gipuzkoa) lekualdatu dute, hark hala eskatu ostean. Iriondok hamabost urte daramatza preso, eta Euskal Herrian jarraituko du Frantzian ezarri zioten kartzela zigorra betetzen. 2008an espetxeratu zuten, eta Moulins-Yzeureko kartzelan egin zituen hainbat urte (Frantzia, 760 kilometrora), 2019an Lannemezangora lekualdatu zuten arte. Aurrez, Moulinsera bidean, haren senideek auto istripu bat izan zuten.
Horiek hala, bederatzi euskal preso daude egun Euskal Herritik kanpo, denak ere Frantziako kartzeletan: bat Reaun (Frantzia, 890 kilometrora), bat Naoneden (Bretainina, 600 kilometrora), eta zazpi Lannemezanen.