EUskara

Akordioak lortzerakoan euskarak "lehentasuna" izatea eskatu du euskalgintzak

Kontseiluko Idazkari nagusi Xabier Mendigurenek esan duenez, "ez Kontseiluak, ezta gure herritarrek ere, ez dute onartuko gai honekin berriro huts egiterik". AEK-k, Artezek, BERRIAk, EHEk, Elkarlanean Zabaltzenek, Ilazkik, Oinarriakek, Plazaguneak eta Sortzen Ikasbatuazek alderdiei eskatu die, "euskarak behar duen bultzadaren ardura hartzeko". Eusko Jaurlaritza osatzen ari den honetan, "erantzukizunez jokatu eta haien akordioetan euskarak lehentasuna" izatea eskatu die alderdiei.

2005eko ekainaren 20a
16:28
Entzun 00:00:0000:00:00
"Euskal Herriko berezko hizkuntza defendatzen" dutenez, haien eskaria kontutan hartu beharko luketela esan diote alderdiei. Hala ere, haien jarrera salatu egin du Mendigurenek, "egun hauetako eztabaida politikoan, ez dituztelako argi agertu beraien eskariak".

Euskararen normalizaziorako neurriak nahi dituztela azaldu dute Euskalgintzaren izenean prentsaurrekoan azaldu direnek, eta neurri horiek "epe motzean" etortzea espero dutela diote. Alderdiei arduraz jokatzeko eta normalizazioak behar dituen neurriak hartzeko eskatu diete.

EAEko aurreko legegintzaldian izandako hizkuntza planak "eraginkortasun eza" zuela salatu zuen Kontseiluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.