Alaitz Iturriotz euskal preso politiko ordiziarraren gurasoek istripua izan zuten larunbatean Galluren (Zaragoza, Espainia), Valentzia III. kartzelara alaba eta harekin batera dagoen biloba txikia ikustera zihoazela.
Etxerat-ek agertu duenez, Iturriotzek gurasoek ez zuten minik hartu, baina autoak kalte handiak ditu.
Istripu hori sakabanaketak eragin duela salatu du Etxerat-ek, eta urtea hasi denetik dagoeneko bi direla presoen senideek espetxeetara bidean izan dituzten ezbeharrak nabarmendu dute.
Presoak