gizartea

'Alakrana' ontzia bahitzea leporatutako atxilotu bat ospitaleratu egin dute

Atzo Madrilera iritsi ziren atunontziaren ustezko bahitzaileetako bi eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi zituzten.

2009ko urriaren 13a
20:39
Entzun
Alakrana ontzia bahitzea leporatuta atxilotutako batek bala zauria du eta Madrilgo erietxe batean ospitaleratu dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera. Atzo iritxi ziren Madrilera ustezko pirata horiek eta Auzitegi Nazionalaren esku utzi zituzten, Bermeoko Alakrana atunontziaren (Bizkaia) bahiketan parte hartu izana leporatuta. Epaitegiak gaur adierazi du, magistratuak galdeketa ospitalean egin diezaiokeela zaurituari.

Legez kanpoko erakunde bateko kide izatea, legez kanpoko 36 atxikitze delitu egitea -Alakrana-ko eskifaiakide bakoitzagatik bana-, indarkeriaz lapurreta egitea eta armak erabiltzea leporatzen die epaileak.

Somaliako kostaldetik gertu bahitu zuten Alakrana, hilaren 2an. Marinelak aske uzteko eginbehar politikoak eta diplomatikoak handitzen ari direla esan zuen atzo Carme Chacon Espainiako Defentsa ministroak. Atunontziko patroiak guztiak "ondo" daudela jakinarazi duela gogorarazi zuen. Hala ere, Somaliako piratek atunontzia askatzeko negoziaketekin jarraitzeko baldintza gisara, Auzitegi Nazionalaren esku dauden bi atxilotuak aske uzteko eskatu zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.