Jaizkibel konpainia mistoak aurkeztutako kexaren harira igorri dio agiria Arartekoak Hondarribiko Udalari. Erakunde horrek Alarde mistoari ez diola “inongo babesik ematen” salatu du Lamarkak, bai ordea, “berdintasuna errespetatzen ez duen alardeari”. Horren aurrean, Berdintasun Legea errespetatzeko eta herritarren berdintasun eskubidea bermatzeko exijitu dio.
Arartekoak nabarmendu du, Udalak oraindik ez duela azaldu alardea zergatik ez duen ekitaldi publikotzat jotzen. Emakumeek alardean egoteko eskubidea bermatzeko betebeharra duela adierazi du Lamarkak, baina ez diola eginbehar horri aurre egiten.
Generoaren araberako bazterketa