Datorren urteko alardeak «izaera publikoa» izan dezan Hondarribiko Udalaren esku dagoen guztia egiteko eskatu dio Bilduk alkateari. Taldearen aburuz, udalak herritarren «parte hartze librea» bermatu behar du, eta ezin du inor «sexu arrazoiengatik diskriminatu». Bilduk ez du nahi, azken hamasei urteetan gertatu bezala, herrian «manifestazio intoleranteak» antolatzea; adierazi du udalak, «eztabaida ireki baterako gunea» sortzeaz gain, egitasmoa bultzatu egin behar duela.
Bestalde, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak adierazi du eguneroko desberdintasunak festetan islatzen direla eta alkohola ez dela harremanak parekideak ez izateko aitzakia. «Festak ongi pasatzeko dira, baina ingurukoen eskubideak errespetatuta», adierazi du. Bilboko Konpartsak zoriondu ditu, emakume bati erasoa egin ziotela jakin bezain azkar agerraldia antolatzeagatik. Horrelako kasuetan «jarrera aktiboa» izateko eta «beste aldera ez begiratzeko» eskatu die herritarrei Landaidak.
Alardean sexuagatik inor ez diskriminatzeko eskatu du Bilduk Hondarribian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu