Albertiako borrokaldian hildako gudariak omenduko dituzte gaur

Omenaldi ekitaldiak eta herri bazkaria antolatu dituzte, besteak beste, gaurko gudariak ere omentzeko asmoz

Erredakzioa
2012ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Legution (Araba) dagoen Albertia mendiko zauria oraindik itxi gabe dago. Eta horren isla da gaur bertan egingo den omenaldia. 1936ko gerran Eusko Gudarosteko 300 gudarik galdu zuten bizia hango borrokan. 75 urte igaro dira orduz geroztik, eta, urtero legez, ezker abertzale historikoko militanteek bataila hartan hildako gudariak eta «gaurko gudariak» gogoratuko dituzte.

Ospakizun ekitaldiak eguerdian hasiko dira Albertiako tontorrean. Gudariei omenaldia egingo zaie, eta, egungo gudariekin batera, ekintzaile bat, preso politiko ohi bat eta Lau Haizeetara Gogoan plataformako kide bat egongo dira. Aurten hildako «ekintzaileei aipamen berezia egingo zaie»; horien artean, Bautista Uribarriri. Tontorretik Gazteluako hariztira jaitsiko da omenaldia, eta 13:30ean ekitaldi politikoa egingo dute. Ezkerretik Bilduz, CNT eta ekintzaile bat izango dira partaideak. Eguna amaitzeko, herri bazkaria egingo dute hariztian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.