Euskal presoen senide eta lagunek bisitara bidean edo bisitatik bueltan izaten dituztenak "Estatuek probokatutako istripuak dira" Etxeratek esan duenez, "sakabanaketa politika kalkulatutako politika baita. Helburu argi bat dute: euskal preso politikoen eta euskal gizartearen arteko zilborrestea etetea, gure senide eta lagunak geroz eta gehiago bakartuz, isolatuz, beraiek, sikikoki,fisikoki nahiz politikoki suntsitzea".
Beste behin gogorarazi dute, euskal gizarteak "exijitu" duela, "euskal preso politikoak Euskal Herriratzeko, presoen eta senide eta lagunon oinarrizko eskubideen, bizien, berme bakarra delako eta, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbidean pausoak eman nahi ditugulako".
Beraz, arduratsu jokatzeko eskatu diote eragile sozial, sindikal nahiz politikoei, eta, "hitzetatik ekintzetara pasaz, euskal preso politikoak Euskal Herriratzeko konpromisoak hartzeko" eskatu.
Euskal presoak