ALDERAKETA

2023ko otsailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Zigor Kodea berriro aldatzea proposatu du PSOEk, sexu erasoen zigor tarteak moldatzeko. Hona alde nagusiak:

Erasoa sarketarik gabe
Orain: 1-4 urteko zigorra; larrigarriekin, 2-8 urtekoa.
PSOEren proposamena: 1-4 urteko zigorra; larrigarriekin, 2-8 urtekoa. Indarkeriarik, larderiarik edo biktimaren borondate gabetzerik bada, 1-5 urteko zigorra; larrigarriekin, 5-10 urtekoa.

Erasoa sarketarekin
Orain: 4-12 urteko zigorra; larrigarriekin, 7-15 urtekoa.
PSOEren proposamena. 4-12 urteko zigorra; larrigarriekin, 7-15 urtekoa. Indarkeriarik, larderiarik edo biktimaren borondate gabetzerik bada, 6-12 urteko zigorra; larrigarririk bada, 12-15 urtekoa.

Larrigarriak
Erasoa taldean egitea.
Muturreko bortizkeria erabiltzea.
Biktima zaurgarritasun egoera nabarmenean egotea.
Biktima erasotzailearen bikotekidea, bizikidea edo senidea izatea.
Erasotzaileak arma bat edo heriotza eragin dezakeen tresnaren bat erabiltzea.
Sumisio kimikoaren bidez biktimaren borondatea baliogabetzea.

Pilatuz gero. Horietako bi baldintza edo gehiago gertatzen badira, zigorra tartearen erditik gorakoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA