Azkenaldian Espainiako Justiziak izan dituen kontraesanak salatu dituzte jurista horiek, eta konponbide prozesua une zail batean dagoela ikusita, Zapaterok pausoak emateko garaia iritsi dela uste dute. Horregatik, Alderdien Legea bertan behera utzi, eta euskal presoak gerturatzea eskatu diote.
Testuingurua kontutan hartu behar dela aldarrikatzen dute jurista horiek, eta horregatik, 2002an onartutako Alderdien Legea zaharkituta dagoela diote. Une politiko honekin bat egiten duten neurriak hartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari, eta horietako bat Alderdien Legea baztertzea litzateke.
Presoak gerturatzea litzateke beste neurri bat. Gainera, hori "dagokien eskubidea errespetatzea" besterik ez dela ekarri dute gogora, "ez da etsaiaren aurrean men egitea". Gerturatze hori berehalakoa izan dadin exijitu dute.
Juristen ustez, "sen onak" agindutakoari jarraitu behar die ekintza juridikoek, eta ez dira erabili behar bake prozesua oztopatzeko. "Zentzugabeko erabakiak" hartzen ari direla ere nabarmendu dute.
Beraiena egitea ekimen zibila dela azpimarratu dute juristek, prentsaren aurrean. Pentsaera desberdina duten 150 juristen atxikimendua duena.
Politika
Alderdien Legea baztertzeko eta presoak gerturatzeko exijitu dute 150 juristek
150 bat juristek Alderdien Legea bertan behera uzteko eta euskal presoak Euskal Herrira gerturatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari. Bartzelonan emandako prentsaurrekoan azaldu dutenez, Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok prozesuaren alde pausoak emateko garaia dela uste dute. Gatazkako parte diren alde guztiek bide demokratikoak erabiltzeko eta giza eskubideak errespetatzeko konpromisoa edukitzea ere beharrezkoa dela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu