Normalizazio politikorako, irailerako “alderdi guztien artean mahaia prestatzeko batzorde bat sortzearen” beharra nabarmendu dute Madrazok eta Zabaletak gaur Bilbon egin duten batzarraren ostean. Izan ere, prozesua gertaera “negatiboz” beteta dago. Alderdi guztien arteko elkarrizketa ireki behar dela esan dute eta horretarako alderdien mahaia “berehala” osatu behar dela.
Batasuna eta Espainiako Gobernuaren arteko “gatazken” inguruan ere mintzatu dira EB eta Aralar. Horren harira, Alderdien Legea bertan behera uzteko eskatu diote Espainiako Gobernuari, eta Batasunari “kaleko erasoak gaitzesteko”.
Egoera politikoaren analisia egiteko ez ezik, elkarrekin koalizioa egiteko aukeraz mintzatu dira batzarrean EBko eta Aralarreko buruzagia. Hala dagoeneko “hurbilpen” aroa gainditu dutela agertu dute, eta “zehaztapen” aroa hasiko dutela irailean. Koalizioa osatzea progresistentzat pozgarria litzatekeela iritzi dio Madrazok.
Politika