Gatazka konpontzeko ekarpenak egitea ezinbestekoa dela esan du Batasunako bozeramaile Joseba Permachek. Azaldu duenez, "denon artean eraiki beharreko prozesu politiko honetan, bakoitzak bere proposamena egin behar ditu, borondaterik onenarekin".
Permachen ustez, "batzuen lehentasuna interes politikoa eta partidista da, oraindik ezezaguna den gatazkaren konponketarako ekarpen baten inguruko deskalifikazioak ematen ari dira. Horregatik hausnarketa nahita nahiezkoa dela deritzogu".
Horregaitik,"ardura politiko minimoarekin jokatzeko" exigitu die alderdi politikoei "interes elektoral hutsa baztertuz"
Batasunaren proposamena entzun eta aztertzeko eskatu die alderdiei, "aurrera begira etorkizuna era demokratiko batean garatuz, konponbiderako urratsak ematea lortu asmoz".
Politika