«Alderdikerien gainetik» aritzeko deia feministei
«Feminismoa XXI. menderako ezinbesteko tresna iraultzailea» dela argudiatuta, Prozesu Feministari berriz heltzeko deialdia egin du Sortu alderdiak. Alde batetik, jakinarazi du berau osatzen duten kideak genero gaietan trebatzeko eta kontzientzia hartzeko lanari ekingo diola; eta, bestetik, Euskal Herriko mugimendu feministari eskua luzatu dio aliantzak ehuntzeko. «Feministok, aniztasunean eta alderdikerien gainetik, elkarrekin lan egitera ohituta gaude, eta filosofia hori da euskal jendartean barreiatu eta kutsatu behar duguna», adierazi dute ezker abertzaleko ordezkariek. Gaur emango dute xehetasunen berri, Bilbon egingo duten agerraldi batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu