Alderik beltzena, kalean

'Women in black' deialdiarekin, genero indarkeriaren aurkako ekintzak gauzatu dituzte Iruñean, Bilbon eta Gasteizen.Deitzaileak pozik daude

Iruñean, Gazteluko plazan, andreak lurrean etzanda atzo, genero bortxaren biktimak oroitarazteko. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
arantxa iraola
2015eko apirilaren 11
00:00
Entzun
Bilbon, Iruñean eta Gasteizen. Hiru hiri horietara heldu zen atzo Women in black izeneko deialdia, eta hainbat andrazko batu ziren beltzez jantzi, lurrean zerraldo etzan, eta genero indarkeriaren biktimak gogora ekartzeko. Egindakoaren lorratza hortxe geratu zen; izan ere, etzandakoen siluetak marraztu egin zituzten: ez ahazteko. «Oso pozik gaude». May Serrano da proposamenaren antolatzaileetako bat, eta deialdiak izan zuen jarraipenaren harira, poza besterik ezin zuen erakutsi atzo. «Tristea da, ordea, ekintza hauek egin beharra». Baina errealitateak erakusten du badela oraindik genero bortxaren gaineko mezuak karriketan ozen hedatzeko premia: Euskal Herrian, esaterako, urteko lehen biktima lehengo astean izan zen:gizon batek emaztea hil zuen Gasteizen apirilaren 2an. 29 urteko emakumezko bat zen. Aurretik, martxoaren 4an, Baionako erietxeko langile bat eta haren alaba hil zituen gazteenaren bikotekide ohiak Tarnosen (Okzitania).

Maiztasun jakinik gabe egiten dituzte ekintzak Women in Black proposamenaren deitzaileek. «Albisteak ikusi eta gehiago ezin dugula sentitzen dugunean, orduan egiten ditugu», azaldu du Serranok. Beste hainbat tokitan ere egin zituzten atzo ekintzak beltzez jantzitako andreek, Madrilen eta Bartzelonan, esaterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.