Aldundia eta EAJ ez dira ados Etxegarateko auziaz
DONOSTIA. Etxegaraten kanpoko kamioientzat bidesaria jartzeko aukerari buruz ez dira ados Gipuzkoako Aldundia eta EAJ. Bide Azpiegituretarako diputatu Larraitz Ugartek zalantzan jarri ditu aurretik EAJk eman datuak. «Etxegaratetik ez dira kanpoko 10.000 kamioi pasatzen. Denera 7.500 dira; kanpokoak 1.850. Mito bat da 53 milioi euro jasotzeko aukera». EAJko Aintzane Oiarbidek erantzun dio ez duela argitu kanpokoek nola lagunduko duten bideen finantzaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu