atxiloketak

Alejandro Zobaran, Mikel Oroz, Ivan Saez de Jauregi eta Urko Labaka dira Frantzia iparraldean atxilotutako ustezko etakideak

Poliziak ETAko arlo militarreko buruzagitzat jo du Oroz, eta lehergaien arduraduntzat Saez de Jauregi. Pas de Calais departamenduan atxilotu zituzten, Beaulencourten.

2011ko martxoaren 11
18:15
Entzun

Frantziako Poliziak lau lagun atxilotu ditu bart Frantzia iparraldean, Pas de Calais departamenduan, ETAko kideak direlakoan. Gaueko bederatziak aldera izan ziren atxiloketak, Beaulencourten. Polizia iturrien arabera, azkenaldian etxe batean zeuden laurak eta duela astebetetik ari ziren haiek jarraitzen, bizilagun batek abisu bat eman ondotik. 

Berri agentzien arabera, Alejandro Zobaran Arriola (Gorliz, 1981) da atxilotuetako bat, beste bat Mikel Oroz eta beste biak Ivan Saez de Jauregi eta Urko Labaka.

Poliziak ETAko arlo militarreko buruzagitzat jo du Zobaran, eta azpimarratu du 2008tik arlo horretako zazpigarren burua atxilotu dutela. Aurretik Francisco Javier Lopez Peña (2008), Garikoitz Aspiazu (2008), Aitzol Iriondo (2008), Jurdan Martitegi (2009), Ibon Gogeaskoetxea (2010) eta Mikel Kabikoitz Karrera (2010) ustezko buru militarrak atzeman zituzten. 

Oroz, berriz, ETAko lehergaien burua dela dio Poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.