Frantziako hego-ekialdeko segurtasun zerbitzuek jakinarazi dute alerta gorena jarriko dutela Akitania Berria eskualdeko kostaldeko hondartza guztietan, ostegunean eta ostiralean, ur korronte lanjerosengatik. Hala, Lapurdiko kostako hondartza guztiei alerta gorena jarriko diete.
Girondako, Landetako, Itsas Charenteko eta Pirinio Atlantikoetako prefetek alerta berretsi eta aktibatu dute. Segurtasun zerbitzuek agiri batean ohartarazi dute urtero jendea itotzen dela halako korronteengatik, eta, beraz, adi egotea galdegin dute.