Alesbesko eskola publikoa hustu dute, gas isuri batengatik

Zentroko atezainak antzeman du gas ihesa, ikastetxearen kanpoaldeko galdaren etxolan. Ikasle guztiak kiroldegira eraman dituzte, badaezpada.

Alesbesko El Castellar eskola publikoa. CC-BY-NC / JIALXV
Alesbesko El Castellar eskola publikoa. CC-BY-NC / JIALXV
Ion Orzaiz.
2025eko urtarrilaren 27a
16:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur eguerdian, Alesbesko El Castellar ikastetxe publikoa hustu dute (Nafarroa), gas isuri bat dela eta. Eskolak eten, ikasle guztiak irtenarazi, eta kiroldegira eraman dituzte badaezpada, gas enpresa hornitzaileko teknikariek galdara eta hoditeria aztertzen zituzten bitartean.

Ikastetxeko atezainak 12:40 aldera sumatu du gas usaina galdara gelan, ikastetxearen kanpoaldean dagoen etxola batean. Mantenurako langileek berehala itxi dute gas hornidura, isuria kontrolatze aldera, eta enpresako teknikariak ikastetxeraino bertaratu dira, matxura konpontzeko. Alesbesko Udalak azaldu duenez, gasa ez da ikastetxe barrura sartu, baina eraikina hustea erabaki dute, «prebentzio neurri gisa».

Azkoiengo parkeko suhiltzaileak ere bertaratu dira. Neurketak egin dituzte ikastetxe barruan, eta ondorioztatu dute gas isuria kanpoaldean gertatu dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!