Ostegunean hasiko da Korrika 16, Tuteran (Nafarroa) eta herri horretako AEKren euskaltegiko arduradunak eramango du aurreneko lekukoa: Alicia Iribarrenek. "Ohore handia da niretzat eta ilusio handiz eramango dut", esan du gaur.
Haren ustez, tuterarrek eta Erriberakoek euskararekiko daukaten jarrera "hobetzeko" balio izango du Korrika 16 handik ateratzeak.
17:30ean hasiko da euskararen aldeko lasterketa, baina goizetik izango da Tuteran festa: Argia Ikastolan eta herrigunean.
Gasteizen bukatuko da Korrika 16, apirilaren 5ean. Euskara ikasi duten etorkinak eta euskara galdu eta berriro ikasi dutenak omenduko ditu aurten AEK-k.
Euskara