Politika

Allik 2011ra arte ez dio utziko legebiltzarkide izateari

2008an ez da aurkeztuko CDNren presidente izateko hautagai.

2007ko urriaren 8a
18:08
Entzun
Juan Cruz Alli ez da CDNren presidente izateko hautagai aurkeztuko 2008an -lehengo astean iragarri zuen erabakia-, baina Nafarroako Parlamentuan legebiltzarkide izaten segituko du legealdia bukatu arte, 2011ra arte, gaur berak jakinarazi duenez. "Jainkoak uzten badit, osasuna badut, agintarien baimenarekin eta eguraldiak ez badu eragozten, legealdian ez dut jarduera politikotik erretiratzeko asmorik", esan du Allik, broma artean.

1995ean sortu zuten CDN alderdia, eta Allik datorren urtean "belaunaldi aldaketa" gauzatzeko utziko dio bertako buru izateari. "Ni dagoeneko 65 urteko aitona naiz, eta nik baino gogo handiagoa eta biharko eguneko begia duten gazteak badaude alderdian".

CDNk maiatzaren 27ko Nafarroako foru hauteskundeetan bi eserleku lortu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.