Fernando Sainz Aldaba, Alloko alkatea hil zen atzo, Udalak gaur esan duenez, udaletxeko bulegoan lanean ari zela bihotzekoak jota. 52 urte zeuzkan, eta Allo beti Allo talde independenteko kidea zen. Bigarren legealdia zuen alkatetzan.
Orain behin-behinean Maria Angela Gonzalez alkateordeak hartuko du Sainzen postua.