ELAren arabera, Eusko Jaurlaritzaren 2010-2013Etxebizitza eta Hiriak Biziberritzeko Planak «atzerapauso nabarmena» dakar etxebizitza politikan. «Ez die erantzuten herritarren beharrei, etaetxebizitzen eraikuntzan diharduen sektorea suspertzeko da», salatu du ELAko Gizarte Politikako arduradun Mikel Novalek. Alokatzeko etxebizitza babestuen portzentajea 2000. urtean baino txikiagoa dela nabarmendu du.«Alokairua sustatu nahi dutela diote, baina datuek erakusten dute ez dela horrela».
Babes publikoko etxebizitza bat eskuratzeko izan beharreko gehienezko diru sarreren kopurua igo egingo dela azaldu du Novalek. «Hala, diru sarrera urriak dituztenek halako etxebizitza bat eskuratzeko aukera gutxiago izango dituzte». Alokatzeko zein erosteko prezioen igoera ere kritikatu du. Eraikiko den babes publikoko etxebizitza kopurua zehazteko orduan udalei eskumen gehiago eman nahi izatea kezkaz ikusten du ELAk. «Udalen autonomia handitzearen aitzakian, eraiki beharreko etxebizitza publiko babestuen kupo edo kopurua jaistea lortu nahi dute, eta etxebizitza libre gehiago eraikitzea». Urbanizatzeko kostuak ere igo egingo dituzte. «Neurri horiek guztiek agerian uzten dute nondik doan Jaurlaritzaren etxebizitza politika».
Datozen hiru urteetara begira Jaurlaritzak babestutako 25.000 etxebizitza jarri nahi ditu merkatuan: 20.000, propio eraikita, eta 5.000, etxebizitza babestu gisa kalifikatzeko lokalen bidez. «Kopurua urria da, kontuan hartuta egungo eskaria 74.461koa dela. Eskarien ia bi heren erantzun gabe geratuko dira». Gainera, Novalek gogorarazi du 2006-2009 planean 27.000 etxebizitza publiko eraikitzea jasotzen zutela: «Helburuetatik bertatik, plan hau eskasagoa da».
Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak behin eta berriz esan izan du Jaurlaritzaren xedea alokairurako etxebizitza babestuak sustatzea dela. Kasuhonetan, eraiki asmo dituzten 20.000 etxebizitza horietatik 8.100izango dira alokatzeko: %40,5. «Egia da aurreko planarekin alderatuz portzentajea igo egin dela, baina 2000-2003 eta 2006-2009 planetakoa baino baxuagoa da. Orduan, portzentajea %48,6 eta %45,1koa izan zen, hurrenez hurren. Guk beti defendatu izan dugu babes publikoko etxebizitza guztiek alokairurako izan beharko luke-tela». Gainera, gogorarazi dualokairurako prezioak igo egin-go direla, ekimen pribatuarentzat erakargarria izateko aitzakian.
Etxebizitza hutsak
Jaurlaritzaren beste erronketako bat etxebizitza hutsak babestutako alokairura bideratzea da. Bizigune programaren bidez egiten ari da hori. Gehienez 5.000 etxebizitza huts sartuko dira programa horretan. «Programa honen kostua handiegia dela argudiatzen du Jaurlaritzak, eta ezin duela kopuru hori igo». Beste 2.000 etxebizitza huts alokairu bitartekaritza programen bidez beteko dituzte. «Programa hauetan, ordea, Jaurlaritzak bitartekaritza lana baino ez du egiten».
Enpresa pribatuek eraikiko dituzte etxebizitza babestuen %34: «Horrek agerian uzten du planak haiei baino ez diela egiten mesede. Ekimen pribatuaren aldeko jarrera iraunkorra izan dute planean».
Azken batean, ELAk uste du planak Jaurlaritzak iaz hainbat eragile sozial eta ekonomikorekin sinatutako etxebizitzari buruzko itunari erantzuten diola. Baina beti esan izan du itun horrek ez diela erantzutenetxebizitza alorrean dauden beha-rrei.
Oso larria iruditzen zaio ELAri, halaber, Arriolak plana betetzeko zailtasunak daudela esatea eta arrazoia aurrekontu falta izatea«Horrek erakusten du haientzat etxebizitza politika ez dela lehentasuna. Izan ere, haien esku zegoen politika horretara diru gehiago bideratzea. Egoeraren ardura politikoa haiena da», adierazi du Novalek.
Alokairurako etxe babestuak ez sustatzea egotzi dio ELAk Arriolari
ELAk salatu du 2006tik 2009ra baino 7.000 etxe babestu gutxiago eraikitzea jasotzen dela etxebizitza planean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu