Epaitegiak

Alonsotegiko EAJko bi alkate ohi auzipetu dituzte diru publikoa oker erabiltzea egotzita

EH Bilduk aurkeztutako salaketa baten ostean hasi zuten ikerketa. Zazpi auzipetu dira, orotara.

Alonsotegiko EH Bildu. EH BILDU
2018ko uztailaren 21a
20:11
Entzun

EAJko bi alkate ohiren eta beste bost pertsonaren aurkako prozedurak hastea erabaki du Barakaldoko epaitegiak, EH Bilduk aurkeztutako salaketa baten ondorioz. Diru publikoa oker erabiltzea, iruzur egitea eta kargua beren intereserako erabiltzea egozten diete.

EFE agentziak zabaldutako informazioaren arabera, 2014an koalizio abertzaleak Alonsotegi Eraikiz elkartearen kudeaketaren inguruan aurkeztutako salaketa baten ondotik erabaki du epaileak defentsak kasua artxibatzeko egindako eskaera atzera botatzea.

Elkartea 2003an sortu zuten, Alonsotegin bertan, eta 2011n desegin, 4,1 milioi euroko zorra utziz. Zor hori udalak hartu zuen bere gain, ikuskatzaileen txostenak halakorik aholkatzen ez bazuen ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.