gizartea

Alta eman diote txerri gripeagatik ospitalean zegoen bilbotarrari

Apirilaren 25ean ospitaleratu zuten Mexikotik etorri eta ondoezik sentitzen zelako. 30 urteko gizona Barakaldoko Gurutzetako ospitalean zegoen.

2009ko maiatzaren 4a
16:09
Entzun 00:00:0000:00:00
A/H1N1 birusagatik -txerri gripea- apirilaren 25etik Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) zegoen Bilboko gizonari alta eman diote gaur goizean.

30 urteko gizona Mexikotik Euskal Herrira iritsi zeneansukarra zuelako ospitaleratu zuten. Ospitalean egon den egunetan gizonak jasotako sendabideari esker gaixotasuna gainditu duela jakinarazi du Osakidetzak.

Bilboko gizonaren kasua, txerri gripea duela baieztatu duten Euskal Herriko kasu bakarra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.