Euskal Herriko bi gazte hil dira auto istripuz Espainian. Atzoko 16:00ak aldera gertatu zen ezbeharra, Burgosko Espinosa de los Monteros herrian. Autoan bost lagun zihoazela gertatu zen istripua. Bi lekuan bertan zendu ziren, eta beste bi larri daude Gurutzetako ospitalean. Altsasuko gazte bat eta Gasteizko beste bat dira hildakoak, 20 urtekoa bata eta 19koa bestea.
Ikerketen arabera, autoa 200 metroko amildegitik behera erori zen Espinosa de los Monteros herriaren parean. Antza, gazteak Kantabriako Hoznayo rallya ikusi berri zetozen.