Ostitz parean (Nafarroa) gertatu da ezbeharra, N-121-A errepidean. Foruzaingoak azaldu duenez, bi autok elkar jo dute aurrez aurre, 18:00ak aldera. Bi pertsona hil dira, eta hiru zauritu, «pronostiko ez horren larriarekin»; Nafarroako Ospitale Gunera eraman dituzte. Hildakoak baztandarrak ziren. Foruzainek errepidea itxi egin dute bi noranzkoetan, eta saihesbidetik desbideratu dute zirkulazioa.
Nafarroako Gobernuak adierazi du ama-alabak auto berean zihoazela, monobolumen batean, eta zaurituak, berriz, bestean, automobil batean.