Bilgune Feministak jakinarazi duenez, euskal emakume presoek zailtasunak dituzte ama izan nahi duten edo ez erabakitzeko, haurdun daudela jakitean Euskal Herritik urruntzen dituztelako. Izan ere, Euskal Herriko espetxeetan ez dago haurrak izateko modulu berezirik.
Bilgune Feministaren esanetan Frantziako estatuan emakume presoaren haurrak kartzelatik ateratzen dituzte urte eta erdi egiten dutenean, "amarekin egoteko eskubidea kenduz". Espaniako estatuan, berriz, hiru urte bitarte egoten dira amarekin batera.
"Preso dauden emakumeek ama izatea erabakitzeko aukera edukitzea eta umeak haiekin baldintza egokietan eta duinetan egotea exigitzen dugu" esan dute..
Presoak