Amaitu da AHTaren kontrako pintaketen inguruko epaiketa
IRUÑEA. Amaitu da abiadura handiko trena salatzeko Zizurren (Nafarroa) pintaketak egin zituzten lau lagunen kontra Iruñean egiten ari ziren epaiketa. Fiskalak, azken orduan,zigor eskaria murriztu du; garbitze lanak ordaintzea eta sei egunean kontrolpean egotea eskatu du. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak, bestalde, jakinarazi du Tours-Bordele AHT atala ordaintzeko txostena aztertuko duela berriz hila bukatu aitzin.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu