Iritzia

Amaituko da

Xabier Lekuona.
2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Ikusi nahi ez duenak ez du ezer berririk ikusiko ETAren adierazpenean. Espero zitekeenarekin egingo du topo. Akaso mehatxua ere ikusiko du, ETAk etsi gabe borrokan jardungo duela ohartarazi baitu. Besterik ikusi nahi ezean, horri heldu beharko dio doilorrak. Politikariak zein kazetariak.

Espainiako eta Euskal Herriko Ian Paisleytarren garaia. Beti garaipena irudikatu nahian, edo hobeto esanda, garaituaren umilazioa etengabe islatu nahian. Alderdiak, epaileak, Poliziak, bozgorailuak. Ase ezin. Dena gutxiegi. Guztia ez nahikoa. Garaileak eta garaituak behar dituztelako.

Kontrakoa irudikatzen saiatuko badira ere, amaituko da horien erosotasuna. Irmo azalduko dira datozen orduotan eta egunotan komunikabideetan. Etengabe. Patxadaz. Baina amaituko da horien egonkortasuna. Amaituko zaie menderatzen zuten borroka moldea. Orain kontraesanen garaia datorkie. Ian Paisleytar guztiei. Espainiakoei zein Euskal Herrikoei. Amaituko zaie hasiera delako. Lan egiteko —eta baita borroka egiteko— moldeak aldatuko direlako. Abertzaletasun zati handi baten urteetako kapital politikoa garai berri baten mesedetan jarriko delako. Eta indartsua oso delako. Larunbatean Bilboko kaleak lekuko. Maiatzean Hego Euskal Herriko hautestontziak lekuko.

Ez dago ez ETAren ez aldameneko gobernuen esku behin betiko konponbiderako prozesuaren arrakasta. Ez. Errazte bidean, ordea, ETAk egin du urrats bat. Historikoa. Espainiako Gobernuak ez. Ez du nahi. Eginarazi beharko zaio. Horregatikbertako eragile guztiek ausardia eta erabakitasuna erakutsi beharko dute. Inoiz ez bezalakoa. Inoiz ikusi ez bezalako mugimendua sortu beharko baita aurrerantzean Euskal Herriak merezi duen konponbide zuzena lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.