Amaiurrek armada eta banka "ukitzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari

2012ko uztailaren 21a
17:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Onintza Enbeita Amaiurreko diputatuak esan du Espainiako Estatuaren egoera "oso-oso larria" dela, ez du uste "formula magikorik" dagoenik aurrera ateratzeko, baina iritzi dio gobernuak "armada, banka edo ondasun handiak dituztenak ukitu" egin beharko lituzkeela, lehengo astean iragarritako neurriak hartu beharrean.

"Tristea da gobernu batek neurri horiek hartzea, itota daudenak gehiago itotzeko direlako. Euren postua oposaketa bidez lortu duten funtzionarioekin sartu beharrean, ez du esaten armada edo krisia eragiten dutenak ukituko dituenik", adierazi du Enbeitak gaur, Radio Euskadin. "Gobernuak dena ukitu du, ondasun handiak, banka edota armada izan ezik".

Duela aste batzuk hartu zuen diputatu postua, Iñaki Antiguedaden ordez, eta haren arabera, Espainiako Kongresuko diputatuek "pribilegioak" dauzkate; bidaietan edo dietetan, esaterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.