gizartea

Amak bakarrik utzitako bi haur erreskatatu dituzte Bilboko etxe batean

Lau hilabeteko ume bat eta bi urteko beste bat hidratatu gabe zeuden, eta Basurtuko erietxera eraman dituzte.

2010eko uztailaren 12a
17:23
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak lau hilabeteko haur bat eta bi urteko beste bat erreskatatu ditu bart Bilbon, San Frantzisko auzoko etxe batean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, amak bakarrik utzi ditu etxean. Hidratatu gabe zeuden umeak eta Basurtuko erietxera eraman dituzte. Emakumezkoa inputatu egin dute, adintxikikoak uztearen delitua leporatuta.

Bizilagunek eman diote abisua Ertzaintzari, 1:30ak aldera, ume bat etengabe negarrez ari zela-eta. Ertzainak aipatutako etxera joan dira, txirrina jo dute, atea inork ez die ireki eta suhiltzaileei deitu diete, atea zabal zezaten. Umeak bakarrik aurkitu dituzte.

Handik ordubetera heldu da etxera ama. Honek esan du telefono dei bat egitera atera dela kalera eta horregatik zeudela umeak bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.