Datorren astelehenean hasiko da Amnistiaren Aldeko Mugimenduetako (AMM) 27 kideren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta gaur Donostian horietako auzipetu batzuk azaldu dutenez, epaiketak helburu garbi bat dauka: "Estatu bortizkeria ikusezin bihurtzea". Amaia Izko defentsaren abokatuak azaldu duenez, "urteetan Auzitegi Nazionalaren existentzia zalantzan jarri dituztenak epaituko dituzte". Fiskalak ETAko kide izatea egotzita, hamarna urteko kartzela zigorra eskatu du 27 auzipetuentzat.
Auzitegi Nazionala ere kritikatu du Izkok, prozesu horren abiapuntua euskal herritarrak auzipetzeaz arduratzen diren “auzitegi berezietan” dagoela adierazi baitu; izan ere, “ez zen eramangarria izango beste auzitegi arrunt batean”. Defentsa lanak egiteko dagoen tartea “oso txikia” da Izkoren ustez,eta "zigorra” espero daiteke, aulkian eseriko direnak “etsaiak” direlako auzitegiarentzat.
Julen Larrinaga auzipetuak azaldu duenez, “babesik gabeko” egoeran dauden arren, egoerarik “larriena” zigortuta daudenak jasaten ari dira, eta horren adibide dira “atxilotuak, presoen senitartekoak, eta Espainiako eta Frantziako estatuen errepresioa lehen pertsonan sufritzen ari diren taldeak”.
Politika
AMMen kontrako epaiketak “estatu bortizkeria ikusezin bihurtzea” du helburu, auzipetuen ustez
Astelehenean hasiko da Amnistiaren Aldeko Mugimenduen kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. 27 lagun daude auzipetuta, eta fiskalak hamarna urteko kartzela zigorra eskatzen du haientzat, ETAko kide izatea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu