Bake prozesua

Amnistia Internazionalaren hitzetan giza eskubideen errespetua ezinbestekoa da bakea lortzeko

Urtero kaleratzen duen txostena aurkaztu du gaur AI Amnistia Internazinalak. Andres Krakenberger AIen Hego Euskal Herriko koordinatzaileak Gasteizen egindako aurkezpenean ongi etorria eman dio ETAren su-eten iragarpenari giza eskubideen aldeko erakundearen izenean. Era berean, azpimarratu du giza eskubideak ez direla negoziagarriak eta horiek errespetatzea oinarrizkoa dela bakerako.

2006ko maiatzaren 23a
16:10
Entzun 00:00:00 00:00:00
ETAren ekintzak "ezin dira zigorrik gabe geratu" Hego Euskal Herriko Amnistia Internazinaleko koodinatzailearen hitzetan. Baina, halaber, segurtasun indarrek burututako giza eskubideen urraketak ikertu behar direla azpimarratu du. Giza eskubideen errespetua ezinbestekotzat jo du Krankenbergerrek bakea lortu ahal izateko.

ETAren su-eten iragarpena "zoiriontzekoa" da Amnitia Internazinaleko koordinatzailearen arabera. Izan ere, giza eskubideen aldeko erakundearen ustez, talde armatuak "ia 40 urtean egindako atentatuei" amaiera eman diezaieke erabaki horrek. Hala ere, nabarmendu du su-etenak "atentatu guztien, mehatxuen eta gizarteko sektore zabalen aurkako jazarpenaren amaiera" ekarri behar duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA