Politika

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako epaia salatzeko mobilizazioak egingo dituzte etzi

Epaitutako 24 lagunek asteazkenean Espainiako Auzitegi Nazionalera joateko deia jaso dute, epaiaren berri izateko, AAMk uste duenez. "Euskal Herriaren kontra errepresioa inolako mugarik gabe eta inpunitate osoz gauzatu ahal izatea da bilatzen dutena".

2008ko irailaren 15a
18:04
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) aurkako auzian epaituak izan direnek etzi jasoko dute epaia, AAMk berak ustez duenez -uda aurretik egin zieten epaiketa, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean-, eta hori salatzeko herrietan mobilizazioak egingo dituztela jakinarazi du.

24 lagun epaitu dituzte, eta etzi Auzitegi Nazionalean izateko agindua jaso dute. "Epaia aspaldi idatzia dagoela salatu izan dugu eta igarotako auzia estalki juridikoz janzteko saioa besterik ez da izan", esan du gaur AAMk.

Epaiaren atzean, haren iritziz, preso eta errepresaliatuekiko elkartasuna, errepresio eta eskubide urraketen salaketa, eta askatasun demokratikoen defentsaren kriminalizazio eta debekua, lan politiko eta sozialaren legez kanporatzea dago.

"Euskal Herriaren kontra errepresioa inolako mugarik gabe eta inpunitate osoz gauzatu ahal izatea da bilatzen dutena; demokrazia ezak, salbuespen egoerak eta eskubide oinarrizkoenen zanpaketa larriak inolako salaketarik izan ez dezan; Euskal Herrian dagoen defizit demokratikoa normalizatu eta askatasun eta oinarri demokratikoen aldeko aldarrikapen, indar eta mugimendua erditik kentzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.