EUSKARA

Amonarriz, euskararen bidegurutzetik ateratzeko garaiaz

‘Euskararen bidegurutzetik’ liburua argitaratu du Kike Amonarrizek. «Lan dibulgatzailea» egin du. Uste du euskarentzat giltzarri izango direla datozen hamar-hamabost urteak aurrera edo atzera egiteko

Kike Amonarriz, aurkezutako liburua eskuan. JON URBE, FOKU
Garikoitz Goikoetxea.
2019ko azaroaren 29a
16:01
Entzun

Maiz erabili da kontzeptu gisa azken urteetan, eta Kike Amonarrizek berak ere bai: «bidegurutzean» dagoela euskara, momentu giltzarri batean. Horri buruzko gogoetak oinarri hartuta, Euskararen bidegurutzetik liburua aurkeztu du, Elkar argitaletxearekin. Nabarmendu du «momentu garrantzitsua» dela hau, aurrera edo atzera jo dezakeelako hizkuntzaren egoerak: «Datozen hamar-hamabost urteetan jar gaitezke normalizazio bidean, edo atzeraka egin dezakegu». Une honen garrantziaz aritu da liburuan, eta jorratu beharreko esparru nagusiez.

Euskalgintzan hamarkadak daramatza lanean Amonarrizek: euskara elkarteetan, teknikarien arloan, azterketa soziolinguistikoetan, komunikazioan... Gaur egun, euskara taldeen bueltan murgilduta dabil buru-belarri: irailean hasi zen Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari gisara.
Ibilbide horretan pilatutakoa jaso du liburuan. «Lan dibulgatzailea da, edozein euskaltzalek irakurtzeko modukoa. Bildu ditut neure bizipenak, hausnarketak, irakurritako artikuluetatik eta liburuetatik ateratako ondorioak... Modu arin eta entretenigarrian».

Lortutakoaz eta lortzeko dagoenaz aritu da Amonarriz liburuan. Lorpenaz, hamarkada hauetan egindako bidea «eredugarria» izan delako, beste hizkuntza minorizatu gutxik lortu dutena. Baina egiteko ere lan handia dago: euskara «oso gaixo» dago oraindik, Amonarrizen esanetan. Zehazki, hor ikusten du «bidegurutzea»: hamarkada hauetan jarritako oinarria, batik bat ezagutzan jarritako zimendua, nola bilakatu aurrerabide, euskararen erabileran nola eman pauso sendoagoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.