Amonio nitratoa Baionatik ez garraiatzeko, helegitea jarri dute auzapezek

Ez dute nahi Baionako portutik Yara enpresaren amonio nitratoa garraiatzea, eta auzitara jo dezakete

Aitor Renteria.
Baiona
2012ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Jean Grenet Baionako auzapezak, Jean Espilondo Angelukoak eta Marie-Jose Espiaube Bokalekoak helegitea jarri dute Baionako portutik Lacq-eko ekoizpen zentrora (Biarno, Frantzia) amonio nitratoa garraiatzea baimentzen duen ebazpenaren aurka. Erregu horren bidez, baimen hori indargabetzeko eskatu diete Landetako eta Pirinio Atlantikoetako prefetei. Erregu helegite hori bertan behera geldituko balitz auzibideari ekiteko erabakia hartuko dutela jakinarazi dute auzapezek.

Amonio nitratoa ekai arriskutsua dela nabarmendu dute auzapezek, eta azpimarratu dute hainbat istripu izan direla, horien artean heriotzak eragin dituzten zenbait leherketa, mundu zabalean. Istripu horiek nabarmendu dituzte, eta erran dute Baionako portuko inguruetan jende ugari bizi dela, hirigintza garatua baitago. Pirinio Atlantikoetako prefetak, ordea, arriskurik ez dagoela berretsi du. Portuan egindako garraio alegian babes neurri guztiak frogatu zituztela erran du.«Ni naiz segurtasunaren arduradun nagusia, eta ez nuke baimenduko herritarrak arriskuan ezarriko lituzkeen xederik».

Adierazpen horien ondotik, erregu helegiteak bide laburra du, eta egiazki xedea gelditu nahi badute, auzapezek auzibidera jo beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.