Atzo Udalak antolatuta egin zen Barakaldon 38 urteko Madariagaren heriotza salatzeko elkarretaratea; gaur, berriz, Argitan Emakumeen Aholkularitza Etxeak deituta.
Argitan zentroak Madariagaren heriotzaren aurrekari gordinak utzi zituen atzo agerian: jakinarazi zuen iragan azaroan emakume hori laguntza bila joan zela Aholkularitza Etxera, bikotekideak tratu txarrak ematen zizkiola eta. Argitaneko kideek agertu zuten, Barakaldoko Udalak kasu horietarako zerbitzu egokirik ez duenez ezin izan ziotela behar bezala erantzun; "informazioa eman" beste arretarik ezin izan ziotela eskaini agertu zuten, eta baliabide handiagoak eskatu zituzten emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko.
Hori guztia gogoan izan dute gaurko elkarretaratzean.
Emakumeen kontrako indarkeria