Hilberria. Patxi Ezkiaga

Egibarren taldekide fidela

Oihana Elduaien Uranga.
2012ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Patxi Ezkiaga Ormazabal (Tolosa, 55 urte) EAJren GBB Gipuzko Buru Batzarreko kide ohia eta Tolosako zinegotzi izandakoa hil da, minbiziak jota. Lizartzan (Nafarroa) ere izan zen hautetsi, Joseba Egibar GBBko burua alkate zen garaian —ezker abertzalea legez kanpo zegoenean eskuratu zuen alkatetza EAJk, 2003tik 2007rako legegintzaldian—.

GBBn Joseba Egibarren laguntzaile nagusietakoa izan zen urteetan. Egibar aurten berriro hautatu dutenean Gipuzkoako EAJko presidente, bere hitzaldian GBBtik ateratako lagunen aitorpena egin zuen, eta, batez ere, Ezkiaga aipatu zuen, 1987tik zuzendaritzan kide izan zuelako. Hain justu, gaitza atzeman ziotelako egin zion uko berriz GBBko hautagai izateari Ezkiagak.

Tolosaldeko Apattalurra Industri Lurreko kudeatzaile ere izan zen Ezkiaga.

Ezkiaga ezkonduta zegoen, eta hiru alaba zituen. Hileta gaur egingo diote, Tolosako Santa Maria parrokian, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.