Hilberria. J. M. Uribarri
Hamaikabaten sustatzailea
Hamaikabateko kideek gogoan gordeko dute 2011ko Aberri Eguna, alderdiko kideekin batera Urgullera igoera egitera zihoala Juan Manuel Uribarri alderdiko kidea hil baitzen. Uribarriren heriotza kolpe gogorra izan da H1eko kideentzat, alderdiaren webgunean atzo irakur zitekeenez. EAJko eta EAko kide izan zen Uribarri. 2009an H1ekin bat egin zuen; lehenik talde sustatzailearen parte izanik, eta, ondoren, Bizkaiko batzorde eragileko kide gisa. Lanbidez industria ingeniaria zen, eta Guggenheim museoaren ingeniaritza lanetarako zuzendaritza taldean parte hartu zuen. 1999. urtean Bilboko udaleko zinegotzi hautatu zuten EArekin. 2004an alderditik kanporatu zuten, baina 2007ra arte jarraitu zuen udalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu