HILBERRIA. Presen Zubillaga

Militante feminista

BERRIA.
Erredakzioa
2023ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Presen Zubillaga militante feminista hil da, 72 urte zituela, Iruñean. 1970eko hamarkadan hasi zen militantzian, LKI Liga Komunista Iraultzailean. Iruñeko Udal Ikastolako irakaslea ere izan zen, eta Zabaldi elkartasun etxeko eta Emakume Internazionalistetako sortzaileetako bat ere bai. 78ko Sanferminak plataformako bultzatzaileetako bat izan zen, eta, azken urteotan, memoria historikoa berreskuratzeko hainbat ekitalditan parte hartu du. Iruñeko mugimendu feministan ere ezaguna zen Zubillaga, egitura sozial guztia jartzen zuelako auzitan. Haren iritziz, sistema osatzen duen patriarkatua zalantzan jartzeaz gain, kapitalismoa eta politika arrazistak ere auzitan jarri behar dira: «Feminismoa ez doa gizonen aurka, kontua ez da beraiek beren rola txikitzea, emakumeak zapaltzeari uztea baizik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.