Pertsonaia. Pascual Sala
Presidente «aurrerakoia»
Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko presidente izendatu zuten atzo Pascual Sala (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1935).Maria Emilia Casas ordezkatuko du aurrerantzean Konstituzionaleko presidente postuan, auzitegiko kideek atzo hala erabakita. Sektore «aurrerakoiko» kidetzat jotzen dute Sala; besteak beste, Kataluniako Estatutua bere horretan uztearen alde agertu da.Frankismo garaian Justizia Demokratikoa mugimendua sortu zuen, orduko erregimenari zuzenbide arlotik aurre egiteko. Gero, Demokraziarako Epaileak taldeko kide izan zen. 1990. eta 1996. urteen artean Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia zuzendu zuen, eta 2004an aukeratu zuten Auzitegi Konstituzionaleko kide. Auzitegi horretako zortzigarrenpresidentea izango da.•
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu