Pertsonaia. Fernando Sebastian

Sotana gorria jantzita

2014ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gotzain izateko gehienezko adina gainditua du. 85 urte eginak, kargu berria iritsi zaio Vatikanotik: kardinal izendatu dute Fernando Sebastian, Iruñeko artzapezpiku ohia. Eliza katolikoaren sektore atzerakoienaren ikur da. Abortuaren legeaz aritu zen atzo bertan. «Andre batek ba al du eskubiderik bere umea hiltzeko?». Sotana gorriarekin —kardinalek erabiltzen dute—, Vatikanoan hedatu ahal izango du aldarria.

Ez du berria adierazpenetarako irrika. Politikaz aritu zen Iruñean: sozialista eta kristaua izatea «bateraezin» direla, independentismoa «baztergarria» dela... «Doktrina sozial katolikoa» duten alderdien alde egin zuen. Hark jarri zituen Elizaren izenean ehunka eliza, lursail eta bestelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.