2011, 2012, 2013 eta 2014. urteei dagokien informazio fiskala bildu nahi du Espainiako Ogasunak, Catalunya Radio irratiak jakinarazi duenez. Kataluniako Biltzar Nazionalak ez du sorpresaz hartu jakinarazpena; ohar batean adierazi duenez, eskaera hori "espero" zen, irailaren 11ren aurreko egunetan kaleratutako hainbat albisteren ondotik. ANCk uste du kontuen gaineko "zalantzak" sortzea zutela helburu kaleratu ziren hainbat informaziok.
ANCk esan du eskatutako informazio guztia emango diola Ogasunari, eta berretsi du kontuak "argi eta garden" dituela.