Andoaingo Udalak Gelbentzuren atxiloketa salatu du

2013ko ekainaren 13a
18:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Andoaingo udal gobernuak egindako adierazpenaren arabera, egungo testuinguru politikoan "ulertezina da" Ruben Gelbentzu euskal herritarraren atxiloketa: "Erabaki historikoak" egon dira, "Aieten egin zen nazioarteko konferentzia mugarri izanik, non nazioarteko komunitateak gatazka gainditzeko norabidea marraztu zuen", baina marrazkian horrelako jarrerek ez dutela lekurik uste du udalak. "Espainiako eta Frantziako estatuei mugitzea tokatzen zaie, baina Ruben Gelbentzuren atxiloketak eta halakoek aurkako norabidean eragiten dute".

"Gelbentzuren atxiloketa salatu nahi du udalak", eta "aurrerantzean inkomunikazio aldiak amai daitezela eskatuz, bide batez, Espainiako Estatuari deia egiten dio gatazka politikoa konpontzeko prozesu honetan pausoak eman ditzan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.