Andoni Beroiz euskal presoa aske gelditu da
ALGECIRAS. Bost urteko espetxealdia beteta, atzo gelditu zen aske Andoni Beroiz preso galdakoztarra. Espainiako Auzitegi Nazionalak bost urteko kartzela zigorra jarri zion desordena publikoa eta kalteak eragiteagatik 2000. urteko irailaren 16an Galdakaon izandako istiluetan. 2002an atxilotu zuen Poliziak, eta inkomunikatuta zegoela torturatu egin zutela salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu