2013an atxilotu zuten Goikoetxea, Frantzian, ETAko kide izatea leporatuta. Harekin batera atzeman zituzten Raul Aduna, Julen Mendizabal, Ekhine Eizagirre, Kepa Arkauz eta Igor Uriarte ere. Operazioa baloratzerekoan, ETAren "nukleo logistikoa" desegin zutela nabarmendu zuen Espainiako Barne ministroak. Ekhine Eizagirre joan den askean utzi zuten aske.
2011ko apirilean saiatu zen Guardia Zibila Goikoetxea atxilotzen, baina ez zuten etxean topatu.
Ama ikusteko baimena eman dio epaileak Txuma Altableri
Etxerat-ek jakinarazi duenez, Espetxe Zaintzako epaileak baimena eman dio Jesus Mari Altable euskal presoari, parkinsonak jota dagoen eta 92 urte dituen bere amari bisita egiteko. Altable Castello I espetxean dago (Valentzia, Herrialde Katalanak), bere etxetik 550 kilometrotara.
Joan zen astean, bai Castello I-eko zuzendaritzak, zein Espetxe Instituzioaren zuzendaritzak Txuma Altableri bere senideen bisitak debekatu izana salatu zuen Etxerat-ek, kasu honetan legeak presoaren eskubideak babestu eta aitortzen ditulako.
Gainera, bere senideengandik gertu egoteko espetxe aldaketa eskatu dezake Jesus Mari Altablek, horretarako baldintzak betetzen baitira Espainiako Auzitegi Nazionalaren fiskaltzak egindako txostenaren arabera.