Andre bat atxilo, seme-alabak ostatu batean uztea egotzita

2010eko irailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, hiru seme-alabak ostatu batean bakarrik uztea egotzita. Larunbatean ostatuko jabeak Ertzaintzara jo zuen, geletako batean hiru adingabe zeudela esanez eta ez zekitela ama non zegoen. Emakumea atzo azaldu zen polizia etxean, eta han atxilotu zuten. Gizarte zerbitzuek hartu dute adingabeen ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.