Andre bat koman aurkitu dute Irungo errepide baten ondoan, eskuak lotuta eta ahoa tapatuta

Sastrakaz betetako toki batean zegoen, eta suhiltzaileen laguntza behar izan da handik ateratzeko; ospitalera eraman dute gero.

2017ko urriaren 31
19:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10:30 aldera izan dute emakumearen berri. Landarez betetako pendoitz batean agertu da, GI-636 errepidean, Irungo saihesbidean (Gipuzkoa). Suhiltzaileek atera dute landare eta sastraka artetik; eskuak lotuta, ahoa tapatuta eta zaurituta zegoela ikusi dute. Berehala Donostia Ospitalera eraman dute, koman.

Iluntzean adierazi dute 24 urteko emakume bat dela, Gipuzkoakoa. Zauriak dituela esan arren, ez dute adierazi zer-nolakoak diren. Ikerketa bat martxan dute nork eraso egin dion argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!