Andre batek lankide mediku bat salatu du jazarpenagatik

2019ko apirilaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Santurtziko (Bizkaia) San Juan de Dios ospitalean lan egiten duen emakume batek gizonezko lankide baten aurkako salaketa jarri du, ia hamar urtez sexualki jazartzea egotzita; erizain laguntzaile dihardu andreak, eta medikua da gizona. Irainen, barruko arropei buruzko iruzkinen eta ukituen berri eman du salatzaileak, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez. Epaileak urruntze agindua ezarri dio gizonari, eta zabaldu egin du salaketa: erietxeak delitua estali ote duen aztertzen ari da.

Ospitaleko zuzendaritzak jakinarazi du barne ikerketa bat abiatu zuela urrian salaketaren berri izan ostean, eta, emaitzei erreparatuta, erasotzailea kaleratu zutela orain hilabete. Andrea gaixo baimenarekin dago, eta tratamendu psikologikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.