Andre bati sexu erasoa egitea egotzita, 19 urteko gazte bat kartzelatu dute

Sexu eraso baten aurkako protesta, Barakaldon. MARISOL RAMIREZ / ARP.
Erredakzioa
Gasteiz
2012ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Ustez emakume bati sexu erasoa egiteagatik, 19 urteko gazte bat kartzelatu dute. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, igande goizaldean izan zen erasoa, Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan. Biktimak berak jarri zuen salaketa. Ertzainei kontatu zienez, etxeko igogailuan izan zen erasoa. Ustezko erasotzaileak ihes egin zuen, baina 10:00 aldera atxilotu egin zuten. Atzo deklaratu zuen Gasteizko epaitegian, eta horren ostean eman zuen epaileak espetxeratzeko agindua.

Herenegun, beste hiru gizon ere atzeman zituzten, bikotekideei tratu txarrak ematea leporatuta. Gasteizen, 20 urteko gazte bat atzeman zuten. Herritarren segurtasunerako udaltzainen patruila batek ikusi zuen erasoa, eta ertzainei eman zien abisua. Etxean bikotekidea kolpatu zuelakoan, berriz, gizonezko bat atxilotu zuten Donostian. Emakumea erietxera eraman zuten, medikuek kasu egiteko. Atxilotutako gizonak 32 urte ditu. Leioan (Bizkaia), beste atxiloketa bat izan zen. Emakumeen aurkako indarkeria leporatu diote atxilotuari. Herritar batek eman zien abisua ertzainei. Bikotearen etxebizitzara joandakoan, andrea logela batean zegoen ezkutatuta. Emakumeak kolpeak zituen aurpegian eta begian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.